Albisteak

Abuztuaren 4tik 8ra

Dena prest, Gasteizko jaietako kontzertuei hasiera emateko

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Su Ta Gar, Vendetta, Zea Mays, Iheskide, En Tol Sarmiento, Hesian, Juantxo Skalari eta Xaiko arituko dira Arabako hiriburuan

Duela aste batzuk iragarri genuen zein kontzertu egongo diren txosnetan Gasteizko Andre Maria Zuriaren festetan. Egun batzuk geroago, ordea, jaietako musika-egitaraua osatze aldera, Foruen plazatik eta Aihotz plazatik igaroko diren taldeen berri eman genizuen.

Bihar, abuztuaren 4an, adibidez, Green Valley arituko da Foru plazan. Egun bat geroago, berriz, Los Secretosen musika entzungo da han, eta Oreka TX eta Kalakan taldeena, Aihotz plazan.

Hilaren 6rako, En Tol Sarmiento, Hesian eta Tadusak taldeen zuzenekoak aurreikusi dituzte, eta jaietako laugarren egunean, abuztuaren 7an, Carlos Jeanen eta Xaikoren txanda izango da. Bukatzeko, Loquillo eta Juantxo Skalari arduratuko dira festei bukaera emateaz.

Kontzertu guztiak 00:00etan hasiko dira.

Txosnetako egitaraua

Horrez gain, txosnetan ere izango da zer entzun. Besteak beste, Vendetta, Las Tea Party, Su Ta Gar, Iheskide, Zarpazo! eta Zea Mays taldeen esku geratu da txosnen gunea girotzea.

Egitarau osoa, hemen.