Albisteak

Estreinaldiak

Arcade Fire taldeari buruzko pelikula irailean iritsiko

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Aurrerapen bezala, film horren lehendabiziko trailerra aurkeztu du taldeak.

Orain arte Flying Lotusekin eta Kendrick Lamarrekin lan egin izan duen Kahlil Josephek Arcade Fire taldeari buruzko pelikula bat zuzendu du.

The Reflektor Tapes izenburua du filmak, eta irailaren 24 iritsiko da zinema-aretoetara.

Horren harira, pelikularen lehendabiziko trailerra elkarbanatu du Arcade Firek. "Porno" kantuaren bideoklip gisa ere aurkeztu dute bideo hori.

Aipatu kantua Reflektor diskoko abestietako bat da.