Albisteak

Kontzertuak

EH Sukarra, Su Ta Gar eta Baldin Bada, Arantza Rock jaialdian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Abuztuaren 22an egingo dute 20. edizioa. DJ Elepunto eta elektrotxaranga ere izango dira festa girotzen.

Arantza Rock jaialdiaren 20. edizioa indartsu helduko da. Abuztuaren 22an, 22:30etik aurrera, hiru talde garrantzitsu igoko dira aipatu jaialdiko agertokira.

Alde batetik, aipatzeko modukoa da Baldin Bada taldearen itzuleraren lekuko izango direla Arantza Rockera joaten direnak. Ia hogei urteko atsedenaldiaren ostean, talde irundarra gogotsu bueltatuko da agertokietara.

Bestetik, EH Sukarra eta Su Ta Gar talde handiek osatuko dute aurtengo egitaraua. Halaber, DJ Elepunto eta elektrotxaranga egongo dira Arantzan jaialdia girotzen.

Sarrerak 10 euroan eskura daitezke.

p>