Albisteak

Abuztuaren 22tik aurrera

Egitarau zabala prestatu du Bilboko Kafe Antzokiak Aste Nagusirako

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, El Columpio Asesino, Toundra, Rise To Fall, Knives, Los Carniceros del Norte eta Inoren Ero Ni igaroko dira Kafe Antzokitik abuztuaren 22tik 29ra.

Dagoeneko iragarri dituzte Bilboko Aste Nagusian Kafe Antzokian arituko diren hainbat talderen izenak.

Jaietako lehenengo egunean, alegia, abuztuaren 22an, hitzordu bikoitza egongo da. Izan ere, Rise To Fall eta Knives igoko dira egun horretan agertokira. Hilaren 25ean, berriz, Fuzz eta Inoren Ero Ni taldeen txanda izango da.

Abuztuaren 26an Los Carniceros del Norte eta Toni Metralla y los Antibalas bihurtuko dira gaueko protagonista. Horixe berori egingo dute egun bat geroago Angelus Apatridak eta Estampidak.

Bukatzeko, festetako azken bi egunetan El Columpio Asesino, El Inquilino Comunista, Toundra eta Tooth egongo dira; aurreneko biak, abuztuaren 28an, eta gainerakoak, hilaren 29an.