Albisteak

Aste honetan

Taylor Swift Ft. Kendrick Lamar, Top Gazteako lehenengo postuan

eitb.com

Aste honetan, Jason Derulo artistaren 'Want to Want Me' abestiak bigarren lekura egin du jauzia. Eta hirugarren postuan, Feder Ft. Lyse artistak kokatu dira, 'Goodbye' kantuarekin.

Aste honetan, Taylor Swift Ft. Kendrick Lamar artistek eskuratu dute Top Gazteako zerrendaren gailurra, euren 'Bad Blood' lanak lehenengo postura egin duen saltoaren ondoren. Jason Derulok kontrako bidea egin du, ordea, eta bere 'Want to Want Me'k bigarren postura egin du jauzia. Zerrendaburua osatzen, hirugarren postuan, Feder Ft. Lyse artistak daude, 'Goodbye' kantuarekin.

Laugarren postuan, aspaldian Top Gazteako zerrendaren lehenengo postuetan dabilen kantua dugu, Major Lazer & DJ Snake ft. MO taldearen 'Lean On'. Atzetik, bosgarrenean, David Guetta Ft. Nicki Minaj & Afrojack artisten 'Hey Mama'. Eta seigarren postuan, zerrendan gora eginez, Vendetta talde nafarraren, 'Ilunpetan' kanta.

Bestalde, postu berdinean azaldu da Wiz Khalifa Ft. Charlie Puth bikotea 'See You Again' abestiarekin. Zortzigarrena Skrillex and Diplo feat. Justin Bieber artisten 'Where are you Now' kantarentzat izan da. Jarraian, joan den astetik hiru postu beherago, Hesian talde euskaldunaren 'Non zaude' kokatu da.

Azkenik, aste honetako azken ohorezko postuan, Madcon Ft. Ray Dalton artistak ditugu, zerrendan postutxo bateko saltoa emanez, 'Don?t Worry' abestiarekin.

Hauek daude ondorengo postuetan:

11. Omi: 'Cheerleader

12. Avicii: 'Waiting For Love'

13. Berri Txarrak: 'Hitzen oinarri ahula'

14. Carly Rae Jepsen: 'I Really Like You'

15. Felix Jaehn Ft. Jasmina Thompson: 'Ain?t Nobody (Loves Me Better)'

16. Walk The Moon: 'Shut Up And Dance'

17. Jess Glyne: 'Hold My Hand'

18. Gente de Zona Ft. Marc Anthony: 'La Gozadera'

19. Lost Frequences: 'Are You With Me'

20. Gatibu: 'Zumarragako trena

Amaitzeko, zerrendagaiei dagokienez, hauek ditugu aste honetan:

-Fifth Harmony Ft. Kid Ink: 'Worth It'

-Petite Meller: 'Baby Love'