Albisteak

Jaialdia

Bongo Botrako, Los Chikos del Maiz eta Habeas Corpus, Arrikurock jaian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Aiptautako taldeak ez ezik, Skapada eta Lesviolentan ere izango dira.

Irailaren 12an hartuko du Antsoainek Arrikurock jaialdia. Oraingo honetan ere talde ezagunak igoko dira agertoki gainera.

Dagoeneko itxi dute edizio honetako kartela, eta Los Chikos del Maiz, Lesviolentan, Bongo Botrako, Habeas Corpus eta Skapada dira, hain zuzen, aurtengo protagonistak.

Esan bezala, irailean egingo dute jaialdia Nafarroako aipatu udalerrian.