Albisteak

Lan berria

Bilbo, Chris Baioren (Vampire Weekend) proiektu berriaren azalean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Chris Baioren bakarkako diskoko hirugarren aurrerapen-kantuaren irudi da, zehazki, Bilboko Urazurrutia kaia.

Bilboko Urazurrutia kaia hautatu du Vampire Weekend taldeko Chris Baiok estreinako bakarkako proiektuaren azalerako. Hain zuzen ere, Baioren disko berriko aurrerapen-kantuetako baten irudia izango da Bizkaiko hiriburua, bi fm-k zabaldu duenez.

Esku artean duen lana irailaren 18an argitaratuko du, eta "Endless Ryhtym" da aipatu artistaren hirugarren singlea, non Bilbo irudikatuko duen. Orain arte, "Brainwash Yyrr Face" eta "Sister Of Pearl" abestiak aurkeztu ditu. Ostera, hirugarren kantuarentzat hautatu du Urazurrutia kaiaren irudia. Bertantxe, tonu urdinetan margotuta azaltzen dira Urazurrutiako 31, 33, 35 eta 37 atariak. Bilboko Erriberaren atzealdeko bista Nerbioi ibaiaren ertzetik jasota dago.

Oraindik, hala ere, ez dute argitu nork egindako argazkia den, baina litekeena da Chris Baiok berak hartutako irudia izatea, duela bi urte Bilbao BBK Live jaialdian aritu baitzen.

aritu baitzen.