Albisteak

Musika nobedadeak

Abuztuaren 21ean helduko da 'Burning Bridges', Bon Joviren lan berria

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Jarraitzaileei eskainitako diskoa da aipatutakoa. Halaber, datorren urterako beste proiektu bat dauka esku artean talde estatubatuarrak.

Bi urte igaro dira Bon Jovik What about now lana argitaratu zuenetik, eta abuztuaren 21ean disko berriarekin iritsiko da talde estatubatuarra. Burning Bridges proiektua "jarraitzaileei eskainia dago, batez ere".

Gainera, 2016 beste disko bat kaleratuko du Bon Jovik, abesti berriekin osatutako lan bat, hain zuzen.

Harira itzuliz, "Saturday Night Gave Me Sunday Morning" da Burning Bridgesen lehendabiziko aurrerapen-kantua. Jon Bon Jovik, John Shanksek eta Richi Samborak idatzi zuten abestia, aspaldi, eta Jon Bon Jovik berak eta John Shanksek ekoitzi dute.

Taldearen itzulerak kontzertu-bira ere ekarriko du. Hori horrela, abuztuan eta irailean hara eta hona ibiliko dira taldekideak; besteak beste, Asia, Kanada eta Israel zapalduko dituzte.

alduko dituzte.