Albisteak

Zuzenekoa

Lenny Kravitzek zakila erakutsi du, ustekabean, galtzak hautsi ostean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Hainbat erabiltzailek Youtubera igotako bideoek sekulako oihartzuna izan dute sare sozialetan.

Lenny Kravitz abeslari estatubatuarrak gertakari ezerosoa bizi izan du bart Suedian eskainitako kontzertuan, "American Woman" kantua abesten ari zela. Barruko arroparik ez eramateagatik, ezustekoa izan zuen Kravitzek.

Izan ere, hunkituta, aipatu abestia jotzen zegoen bitartean, soinean zeramatzan galtza beltzak hautsi zitzaizkion. Hori gutxi ez eta, prakek eman ondoren, zakila atera zitzaion zulotik, milaka jarraitzaileren aurrean.

Dena den, kantaria jarraian jabetu zen gertatutakoaz, eta zuzenekoarekin jarraitu zuen, baina zutik eta mugimenduak tentuz neurtuz.

Emanaldia bukatu eta gutxira, sare sozialetan sekulako oihartzuna lortu zuen erabiltzaile batek igotako bideoak. Hala ere, denbora batera, baimen kontuak direla eta, Youtubetik kendu dute grabazioa.