Albisteak

Festibala

Dardara Fest jaialdiak Zumaia astinduko du larunbatean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Joseba Irazoki, Porco Bravo, Voltaia, Uralita, Blowing Soul eta Hamlet dira aurtengo jaialdiko protagonistak.

Larunbatean, abuztuaren 29an, iritsiko da Dardara Fest jaialdia Zumaiara. Ohi bezala, talde ezagunak igoko dira agertoki gainera aurten ere.

Joseba Irazoki, Porco Bravo, Voltaia, Uralita eta Blowing Soul artista eta talde euskaldunak arituko dira edizio honetan, 18:00etan hasita.

Halaber, Hamlet boskote madrildarra ere izango da Gipuzkoako kostaldeko udalerrian.