Albisteak

Sagueseko kontzertuak

Kalakan eta Oreka TX taldeek ekingo diete Aste Nagusiko kontzertuei

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Rosario, Carlos Jean, Macaco, Berri Txarrak, Urtz, Hesian, Bad Manners eta Remenber Queen World Tour 2 ere arituko dira Sagueseko agertokian.

Ordu gutxi falta dira Donostiako Aste Nagusiari hasiera emateko, eta Sagues musikaz jantziko da hurrengo aste osoan zehar.

Zuzeneko guztiak 23:45ean izango dira, abuztuaren 8tik 15era, hain zuzen ere,

Lehenengo egunean, adibidez, Kalakan eta Oreka TX igoko dira oholtza gainera. Abuztuaren 9an, berriz, Rosarioren txanda izango da, eta, aurreikusitakoaren arabera, 10ean atsedenaldia hartuko dute musika-emanaldiek.

Abuztuaren 11n, ostera, euskal musikak aginduko du berriro Gipuzkoako hiriburuan. Hala, Hesian eta Urtz izango dira gaueko protagonistak. Hilaren 12rako Bad Manners eta Skakeitan taldeen zuzenekoak iragarri dituzte antolatzaileek, eta 13rako, Macacorena.

Bestalde, Berri Txarraken esku geratuko da abuztuaren 14an Sagues girotzeko ardura. Azken egunerako ez dute kontzerturik baieztatu oraindik.