Albisteak

Zerrenda

Zein da Instagramen jarraitzaile gehien dituen pertsonaia ospetsua?

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Instagrameko profil jarraituenak abeslari eta futbolari ezagunenak dira. Gaztean kantari jarraituenen zerrenda dugu.

Kim Kardashian Instagrameko pertsonaia ospetsu jarraituena bihurtu da, Beyonce abeslariari aurre hartu ostean. Jarraitzaile kopurua antzekoa badute ere, Kardashianek lehenengo postua betetzen du gaur-gaurkoz, socialblade.com atariak zabaldu duen informazioaren arabera

44.091.900 erabiltzaileek jarraitzen dute Kim, atzo jasotako azken datuek erakusten dutenez. Beyoncek, berriz, 44.009.855 jarraitzaile ditu. Dena den, oraindik ere Instagramen profila da guztien artean jarraituena.

Pertsonaia ospetsuen artean, Taylor Swiftek hartu du hirugarren lekua. Azken honek 43.643.861 erabiltzaileren babesa lortu du.

Bukatzeko, Nicki Minaj bederatzigarren sailkatu da, aipatu datuak aintzat hartuta. Katy Perry, Miley Cyrus, Jennifer Lopez, Rihanna eta Demi Lovato ere azaltzen dira zerrendan.