Albisteak

Zortzigarren lana

Ricky Falkner ari da Ken Zazpiren disko berria ekoizten

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Berri Txarraken Denbora da poligrafo bakarra proiektuko Helduleku guztiak diskoa ere ekoitzi zuen Falknerrek.

  • Ken Zazpi. Argazkia: Ken Zazpi

    Ken Zazpi. Argazkia: Ken Zazpi

Aspaldi iragarri genuenez, urte bukaerarako izango du prest Ken Zazpik estudioko zortzigarren diskoa. Taldeak azkenaldian sare sozialen bidez zabaldu duen informazioaren arabera, dagoeneko ahotsak grabatzen ari dira. Gainera, Ken Zazpik nabarmendu du Ricky Falkner ekoizlearekin ari direla lanean. Falknerrek berak ekoitzi zuen Berri Txarraken Denbora da Poligrafo bakarra proiektuko bigarren diskoa (Helduleku guztiak).

Hala, gauzak ondo, Durangoko Azokarako argitaratuko du seikote gernikarrak esku artean duen lana, baina 2016an kontzertu-bira egingo dutela besterik ez dute esan oraingoz.

Dena den, diskoa kaleratu bitartean, Ken Zazpiren eguneroko lana gertutik jarraituko dugu Gaztean.

Zortzigarren diskoa

Atzo da bihar lanarekin egin zen ezagun Ken Zazpi. Gerora iritsi ziren Bidean, Gelditu denbora, Argiak eta Zazpi urte zuzenean diskoak.

2010ean, berriz, Ortzemugak begietan argitaratu zuten, eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin elkarlanean aritu ziren 2013an.