Albisteak

Urriaren 23an

Lenny Kravitzek zuzeneko DVD berria kaleratuko du udazkenean

EITB.EUS

Urriaren 23an iritsiko den pelikula Lenny Kravitzek eta taldekideek biran daudenean bizi dituzten esperientzien lekuko bihurtuko da.

Lenny Kravitzek iragarri du urriaren 23an zuzeneko DVD berria argitaratuko duela. Estudioko orain arteko azken diskoa (Strut) aurkezteko Europatik egindako biran grabatu zuen Kravitzek Just Let Go izenburua duen aipatu proiektua. Gainera, zuzeneko grabazioak ez ezik, elkarrizketak eta entseguetako irudiak jasoko ditu filmak, Billboard aldizkariak jakitera eman duenez.

"Bakarka diharduen artista bat naiz, alabaina, gainerako taldekideekin dudan harremana irudikatzen du Just Let Gok. Hau da, errepidera ateratzen garenean egiten dugun lanaren lekuko da DVDa. Gainera, pelikulak argi erakusten du biran gaudenean bizi dugun esperientzia, baita taldearekin partekatzen dudanaren ikuspegi sakon bat ere; bai agertokian bai handik kanpo", esan du Kravitzek agiri batean.

Ikusi trailerra:

"560">