Albisteak

Nobedadeak

Pearl Jam taldeak disko berria eta kontzertu-bira iragarri ditu

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Datorren urterako izango omen dute prest lan berria. Aurretik, bira labur bat egingo dute Hego Amerikatik.

Pearl Jam talde estatubatuarra errepidera itzuliko da azaroan, Hego Amerikatik bira labur bat egiteko. Hain zuzen ere, Txile, Argentina, Kolonbia eta Mexiko bisitatuko ditu.

Behin kontzertuak bukatuta, estudioko disko berria grabatzeko lanari ekingo diote. 2013an argitaratutako Lightning Bolt proiektuaren jarraipena izango da, Jeff Amment baxu-jotzaileak esan duenez.

2014an aritu ziren aipatu diskoa aurkezten, eta 2015ean lasai ibili dira, atsedena hartuz eta bakarka dituzten proiektuei etekina ateraz.