Albisteak

'Forbes' zerrenda

Nor da diru gehien irabazten duen disko-jartzailea?

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

57 milioi euro lortu zituen iaz munduko DJrik aberatsenak.

Forbes aldizkaria zerrenda berri bat kaleratu du. Oraingo honetan, munduan diru gehien irabazten duten disko-jartzaileen rankinga osatu du. Baina nor da horien artean zerrendaburu?

Bada, azken datuek erakusten dutenez, Calvin Harris izan zen iaz diru gehien eskuratu zuen disko-jartzailea. Hain zuzen ere, 57 milioi euro lortu zituen urte bakarrean.

David Guetta dago zerrenda horretan Taylor Swiften mutil-lagunaren atzetik, baina tarte handia dago aipatu bi disko-jartzaileen diru-sarreren artean. Izan ere, Guettak 32 milioi euro lortu zituen iragan urtean.

Hirugarren, laugarren eta bosgarren lekuetan, berriz, Tiesto, Skrillex eta Steve Aoki daude, hurrenez hurren.