Albisteak

Aste honetan

Gente De Zonaren 'La Gozadera' kanta, Top Gazteako gorenean

eitb.com

Bigarren tokian, Vendetta talde euskaldunaren 'Ilunpetan' abestia dugu, eta hirugarrenean Avicii artistaren 'Waiting For Love' kanta.

Aste honetan, Gente De Zona Ft. Marc Anthony artisten 'La Gozadera' kantuak lortu du Top Gazteako lehenengo postua. Bigarren tokian, zerrendan leku bat gora eginez, Vendetta talde euskaldunaren 'Ilunpetan' abestia dugu. Ohorezko podiumaren azken tokian, Avicii artistaren 'Waiting For Love' kanta kokatu da, aurreko asteko nagusitasuna galduz.

Laugarren postuan, Felix Jaehn Ft. Jasmine Thompson artisten 'Ain?t Nobody (Loves Me Better)' abestia dugu, aurreko asteko leku berdina mantenduz. Honen atzetik, Berri Txarrak talde nafarraren 'Hitzen oinarri ahula' kantuak postu bat irabazi du, eta bosgarrenean kokatu da. Seigarrenean, Major Lazer & DJ Snake ft. MO taldearen 'Lean On' kantarekin topo egiten dugu, leku bat galdu ondoren. Honen atzetik, zazpigarren postuan, Kygo Ft. Parson James artisten 'Stole The Show? lana dugu asteon.

Zortzigarrenean, aurreko asteko postua mantenduz, Walk The Moon taldearen 'Shut Up And Dance' aurkituko dugu. Feder Ft. Lyse artisten 'Goodbye' kantuak, lekua mantendu du, eta bederatzigarrenean jarraitzen du. Azkenak, hamargaren postuan, Ed Sheeran artistaren 'Photograph' abestia dugu, zerrendan lortutako igoera handi bat ondoren.

Hauek daude ondorengo postuetan:

11. Gatibu: ?Zumarragako trena?

12. David Guetta Ft. Nicki Minaj & Afrojack: 'Hey Mama'

13. Efecto Pasillo: ?Cuando me siento bien?

14. Omi: 'Cheerleader'

15. Calvin Harris & Disciples: 'How Deep Is Your Love'

16. Skasti: 'Arnasa lapurtzen'

17. The Weeknd: 'Can't Feel My Face'

18. Taylor Swift Ft. Kendrick Lamar: 'Bad Blood'

19. John Newman: 'Come And Get It'

20. Fifth Harmony Ft. Kid Ink: 'Worth It'

Amaitzeko, zerrendagaiei dagokienez, hauek ditugu aste honetan:

Lost Frequencies Ft. Janieck Devy: 'Reality'

Axwell A Ingrosso: 'Sun Is Shining'