Albisteak

Sariak

Taylor Swift, MTV Video Music Awards sarietako erregina

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Urteko bideo onenaren saria eman diote bart Taylor Swift artista estatubatuarrari.

3:27

Taylor Swift izan da garaile MTV Video Music Awards sarietan. Abeslari estatubatuarrak urteko bideo onenaren saria jaso zuen, "Bad Blood" bideoklipari esker. Halaber, pop bideo onenaren eta emakumezkoen bideo onenaren sariak ere eskuratu zituen.

Dena den, ohi bezala, morboak agindu du aurtengo galan ere. Atzokoan ez zen Madonnaren eta Britney Spearsen arteko muxurik egon, baina, antolatzaileek hala eskatuta, Nicki Minaj eta Taylor Swift elkarrekin atera ziren agertokira. Jakina da bi artista horiek beti dabiltzala ika-mikan sare sozialetan.

Geroago iritsi ziren Miley Cyrusen ikuskizun "lizunak". Minajek, antza denez, ez zuen Cyrusen antzerkia begi onez ikusi, eta haren aurkako adierazpenak egin zituen mikrofono aurrean "Anaconda" bideogatik hip hop lan onenaren saria jaso zuenean. Gainerakoan, Bruno Mars eta Nicki Minaj bera izan ziren aurtengo edizioko kantari aipagarrienak, golardo bana jaso zutelako.

Musika-emanaldiei dagokienez, Justin Bieberren itzulera izan zen deigarriena, bost urteko isilunearen ostean indartsu atera baitzen taula gainera.

Bukatzeko, Kanye Westen hitzek aho zabalik utzi zuten publikoa. Taylor Swiften eskutik Video Vanguard Award saria hartu eta gutxira, 2020an AEBko presidente izateko hautagaitza aurkeztuko duela iragarri zuen.

iragarri zuen.