Albisteak

Irailaren 25ean eta 26an

Sopela Kosta Fest jaialdiko ordutegiak iragarri dituzte

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Tania de Sousa, Libe, The Uski's eta Audience arduratuko dira Sopela euskal doinuz girotzeaz.

Sopela Kosta Fest jaialdiko antolatzaileek aurtengo edizioko ordutegien berri eman dute. Aurretik iragarri genuenez, irailaren 25ean eta 26an egingo dute aipatu jaialdia, Sopelan. Bizkaiko udalerriko turismoa sustatzearekin batera, publikoa pozik uztea eta herria musikaz janztea dute helburu jaialdiaren antolatzaileek.

Horretarako, kalitatezko egitaraua prestatu dute oraingo honetan ere. Besteak beste, Tania de Sousa, Libe, The Uski's eta Audience euskal taldeak igaroko dira agertokitik. Halaber, Kiko Veneno arituko da lehenengo egunean, eta The Agapornisek itxiko du jaialdia larunbatean.

Kontzertuen ordutegiak

Irailak 25, ostirala

Baskery (23:30)
Tania de Sousa (00:45)
Libe (22:15)
Gildas (21:00).

Irailak 26, larunbata

Kiko Veneno (23:30)
The Uski?s (22:20)
Audience (21:00)
The Agapornis (01:30)