Albisteak

Hirugarren diskoa

Adele abeslariak azaroan argitaratuko du estudioko lan berria

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Disko berriari buruzko xehetasun gutxi eman dituzte oraingoz. Litekeena da 25 izena jartzea lan horri.

Ikusmina piztu du Adele abeslariaren hirugarren diskoak. Izan ere, lau urte igaro dira 21 lana kaleratu zuenetik, eta harrezkero artista britainiarrak ez du abesti berririk estreinatu. Dena den, Billboard aldizkariak aurreratu duenez, azaroan proiektu berria argitaratuko du.

21 lanak izandako arrakastaren ondotik, "esperotako diskoa" izango da aipatutakoa. Oraindik ez dute horren gaineko xehetasunik eman, baina baliteke 25 izatea horren izena. Dena den, jarraitzaileen artean zabaldutako zurrumurrua baino ez da diskoaren izenarena.

Horixe bera gertatu da kolaborazioekin ere. Gaur-gaurkoz baieztapen ofizialik ez badago ere, zenbait iturrik diote Tobias Jesso Jr., Danger Mouse, Max Martin eta Ryan Tedder aritu direla bertan. Ekoizpenari dagokionez, Emile Haynieren esku geratu omen da ardura hori.