Albisteak

Azken txanpa

Kutxa Kultur Festibala, gaur ere Donostia astintzeko prest

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Gipuzkoako hiriburua prest dago Yo La Tengo-ren kontzertua hartzeko.

04:44

Kutxa Kultur Festibala ordu batzuk barru itzuliko da Igeldoko jolas-parkera. Ostiraleko kontzertuen ostean, azken txanpan sartu da jaialdi gipuzkoarra. Vetusta Morla-ren emanaldiaz gozatu ondoren, Yo La Tengo-ren kontzertua entzuteko aukera izango dute, larunbat honetan, Igeldora doazenek. Publikoaren aldetik erantzun ona jaso dute bi talde horiek. Hori erakusten du, bederen, sarreren salmentak, baita antolatzaileek erakutsitako pozak ere.

 

Kontzertuak eta ordutegiak

KELER AGERTOKIA

Irailak 5, larunbata

17:30 Mourn

19:15 Niña Coyote eta Chico Tornado

21:00 La Habitación Roja

22:45 The Strypes

00:30 Yo La Tengo

KUTXA KULTUR MUSIKA AGERTOKIA

Irailak 5, larunbata

16:45 Albert Cavalier

18:30 Pet Fennec

20:15 The Young Wait

22:00 Novedades Carminha

23:45 Arizona Baby

RED BULL AGERTOKIA

Irailak 5, larunbata

18:30 Ama

20:15 John Grvy

22:00 Black Box Red

23:45 The Hot Sprockets

TEATRO ABANDONADO AGERTOKIA

Irailak 5, larunbata

20:15 Rafael Berrio

22:00 Rafael Berrio

 

Bestalde, igande goizean, batik bat, haurrei zuzendutako kontzertuak antolatuko dituzte Donostian.

 

Festibalari buruzko informazioa

Donostia erdialdetik doako autobusa jarriko dute Igeldora. 16:00etan irekiko dituzte ateak, eta ohi baino beranduago bukatuko dira kontzertuak (17:00etatik 02:00etara izango dira).