Musika

50. edizioa

Durangoko Azoka, euskal musikarien eta idazleen jomugan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Azokan parte hartu nahi duten artistek zabalik dute dagoeneko izena emateko epea. Ahotsenearako ere, aurki irekiko dute epe hori.

Hiru hilabete falta dira oraindik Durangoko Azokari hasiera emateko, baina euskal ekoizleak buru-belarri dabiltza lanean, "kulturaren plaza" izango dena nobedadez janzteko helburuarekin.

Aurten 50. edizioa beteko du Durangoko Azokak. Hori dela eta, Korrikaren omenaldia jaso zuen martxoan. Berezia izango da, beraz, aurtengo edizioa, eta iaz baino egun bat gehiago iraungo du. Hain zuzen ere, abenduaren 4tik 8ra irekiko ditu aurten ateak euskal kulturaren topalekuak.

Hala, han izan nahi duten argitaletxeek, diskoetxeek, ekoizleek, elkarteek, erakundeek eta banatzaileek aukera dute jada izena emateko. Irailaren 30era arte izango dute hori egiteko aukera.

Ahotsenea

Bestalde, Ahotseneak iragarri berri duenez, irailean zabalduko dute Durangoko Azokako sortzaileen gunean izena emateko epea, baina oraindik ez dute eguna zehaztu. Bien bitartean, fitxak betetzeko aukera izango dute bertan parte hartu nahi duten artistek, Ahotsenearen webgunean. Halaber, zalantzak argitze aldera, helbide elektroniko bat eman dute (info@ahotsenea.net) antolatzaileek.

antolatzaileek.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea