Albisteak

2016ko edizioa

Berri Txarrak eta Porco Bravo, Viña Rock jaialdirako baieztatuta

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Beste hainbat talderen emanaldiak ere iragarri dituzte: La Pegatina, Los Chikos del Maiz, Eskorzo, Boikot, Narco...

Dagoeneko hasi dira 2016ko apirilean Viña Rock jaialdian arituko diren taldeen izenak iragartzen. Horien artean bi euskal talde daude: Berri Txarrak eta Porco Bravo.

Aipatutakoak, ordea, ez dira gaur aurreratutako iragarpen bakarrak. Izan ere, antolatzaileek jakinarazi dutenez, besteak beste, hauek dira datorren urteko edizioan oholtza gainera igoko diren taldeak: La Pegatina, Los Chikos del Maiz, Boikot, Animal, Narco, Hora Zulu, Duo Kie, El Chojin, Fyahwoy, Angelus Apatrida, Desakato, Eskorzo, Aspencat eta Gritando en Silencio.

Esan bezala, apirilean egingo dute jaialdia; hilaren 28tik 30era, hain zuzen. Lekuari dagokionez, ez da aldaketarik egongo, alegia, Villarrobledon (Albacete) izango dira zuzeneko guztiak.

Sarrerak

Urriaren 2ra arte 25 euroan egongo dira salgai jaialdirako bonu bereziak.

eziak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Berri Txarrak