Albisteak

Azken ordukoa

Lurra taldeak agertokiak utzi ditu, Iñigo Muguruzaren gaixotasunagatik

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten Iñigo Muguruzari udaberrian. Hori dela eta, denbora batez, behintzat, taula gainekoak uzteko erabakia hartu dute taldekideek.

Lau urteko ibilbidearen ostean, denbora batez agertokietatik aldentzeko erabakia hartu du Lurra taldeak. Izan ere, Iñigo Muguruzari esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten udaberrian. Horregatik, azken hilabeteetan hainbat kontzertu bertan behera utzi behar izan dituzte.

Erabakia asteburuan hartu omen zuten. Taldekideak elkartu egin ziren, eta Iñigoren egoera egonkortu arte kontzertu gehiago ez ematea adostu zuten. Ordu batzuk geroago, Facebook bidez zabaldu dute horren berri, baita jarraitzaileei eskerrak eman ere, "euren abestiak entzun eta kantatzeagatik, batik bat".

Arazoak arazo, egindako lanarekin oso pozik daudela azpimarratu dute. Hala, Iñigori animoak emanez eta jarraitzaileak agurtuz bukatu dute mezua Lurrak.

urrak.