Albisteak

Kontzertu berezia

Zea Maysek gau 'magikoa' izango du abenduaren 12an Bilbon

LUZIA ZUGADI | EITB. EUS

Zuzenekoa Kafe Antzokian izango da, eta talde bilbotarrak beste artista batzuen bertsioak egingo ditu bertan.

Zea Maysek kontzertu berezia emango du abenduaren 12an Bilboko Kafe Antzokian. Izan ere, taldearen abestiak ez ezik, beste artista batzuen kantuak ere moldatuko dituzte aipatu agertokian. Horrez gain, gonbidatu bereziak eramango dituzte oholtza gainera.

Kontzertua antolatzeko, jarraitzaileen laguntza eskatu dute taldekideek. Hain zuzen ere, emanaldi horretan entzun nahi dituzten hiru abesti hautatzeko eskatu diete. Hala, boto gehien eskuratzen dituzten kantak taularatuko dituzte.

Dena den, proposamenen artean "Elektrizitatea", "Negua joan da ta" eta "Kukutza" ez sartzeko eskatu dute, kantu horiek bai ala bai joko dituztelako.

Dagoeneko eskuragarri daude kontzerturako sarrerak, 10 euroan. Kontzertu-egunean bertan, 12 euroan izango dira salgai, Kafe Antzokiko txarteldegian.

txarteldegian.