Albisteak

Egitaraua

Esne Beltza eta Iheskide arituko dira Plateruenan, Durangoko Azokan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Gainera, Jupiter Jon, Sacco, Anari, Irazoki & Lagunak eta Audience gonbidatuko dituzte Durangoko Azokaren lehendabiziko egunean.

Hilabete eta erdi falta da Durangoko Azokaren 50. edizioari hasiera emateko, eta Ahotsenea sortzaileen guneko musika-emanaldien berri jaso ostean, Plateruena Kafe Antzokian abenduaren 4tik 8ra egongo diren zuzenekoen egitaraua ezagutu dugu.

Hala, abenduaren 4an, alegia, lehenengo egunean, Bidehutsek antolatutako ikuskizuna hartuko du aipatu antzokiak, Jupiter Jon, Sacco, Anari, Irazoki & Lagunak eta Audienceren musikarekin. Bigarren egunerako, Iheskideren kontzertua iragarri dute, eta Olatz Zugasti igoko da oholtza gainera abenduaren 6an.

Nolanahi ere, hilaren 7koa izango da seguruenik ikuskizunik jendetsuena. Egun horretan, Esne Beltzak abesti berriak aurkeztuko ditu bertan. Bukatzeko, abenduaren 8an, Korrontzik itxiko da aurtengo Durangoko Azokako egitaraua.

Sarrerak

Oraindik ez dute sarreren gaineko informaziorik eman. Ordutegiei dagokienez, 22:30ean izango dira kontzertu guztiak, Olatz Zugastirena salbu (20:00etan hasiko da).