Albisteak

2016ko uztailean

Berri Txarrak, Tarifako Cabo de Plata jaialdi berrian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Chambao, Marina (Ojos de Brujo), Canteca de Macao, Reincidentes eta O'Funk'illo izango dira talde nafarrarekin batera Cadizen.

Rock, reggae, hip hop eta flamenko estiloak uztartzen dituen musika-jaialdi berria jaio da, Cadizen. Uztailaren 1etik 3ra egingo dute aipatu jaialdia Tarifan, eta 60 artistatik gora arituko dira bertan.

Oraindik denbora dezente falta bada ere, antolatzaileek dagoeneko iragarri dute bertan egongo diren hainbat talderen izenak; besteak beste, Berri Txarrak hartuko dute.

Halaber, Chambao, El Canijo de Jerez, Marina (Ojos de Brujo), Canteca de Macao, Tomasito, Eskorzo, Reincidentes eta O'Funk'illo arituko dira Cabo de Plata jaialdia girotzen.

berri txarrak jaialdia

Kanpatzeko bi gune atonduko dituzte. Batetik, Atlas izenekoan gerizpetan kanpatzeko aukera egongo da, eta, Glamping zerbitzuari esker, kanpin-dendak alokatu ahal izango dira. Bestetik, Terra gunean ez da itzalik egongo, baina furgonetentzako tokia jarriko dute.

Sarrerak

Urriaren 26tik aurrera, 12:00etatik aurrera, egongo dira eskuragarri sarrerak, cabodeplata.com webgunean eta Ticketean. Lehendabiziko 200 abonamenduak 12 euroan egongo dira salgai (merkeenak).