Albisteak

Ordizian, 19:30etik aurrera

Gaur egingo diote omenaldia Amaia Apaolaza musika ekoizleari

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Ruper Ordorikak, Fermin Muguruzak, Joseba Tapiak, Gosek, Esne Beltzak eta Niña Coyote eta Chico Tornadok hartuko dute parte Ordizian egingo dioten omenaldian.

Amaia Apaolaza, Akeita enpresako arduraduna, omenduko dute gaur, hilak 8, hainbat musikarik, Ordizian. Musikaren munduan ezaguna zen Apaolaza, besteak beste, Ruper Ordorika, Fermin Muguruza, Zuloak, Esne Beltza, Gose eta Joseba Tapiarentzat manager lanak egiten zituelako.

Uztailaren 23an zendu zen Amaia, gaixotasun batek jota, eta, hiru hilabete geroago, hari eskainitako emanaldi musikatua antolatu dute.

Esan bezala, Ordiziako plazan izango da ekitaldia, 19:30etik aurrera, eta Ruper Ordorikak, Fermin Muguruzak, Joseba Tapiak, Gosek, Esne Beltzak eta Niña Coyote eta Chico Tornadok hartuko dute parte bertan.

Gainera, tarte labur batez, Xabier Muñoz, Iñaki Murua, Kaotiko, Arkada Social eta Betagarri ere aterako dira oholtzara.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Ordizia