Albisteak

Estreinaldia

Vetusta Morlaren '15151' filma abenduaren 3an helduko da Bilbora

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Madrilen maiatzean emandako kontzertuko irudiak jasoko ditu pelikulak.

  • Vetusta Morla, Bilbao BBK Live 2012. Argazkia: Tom Hagen

    Vetusta Morla, Bilbao BBK Live 2012. Argazkia: Tom Hagen

Maiatzean Madrilgo Barclaycard Centerren emandako kontzertua zinema-aretoetara eramango du Vetusta Morla taldeak, 15151 filmari esker. Hala, abenduaren 3an Cinesa etxearen hamalau aretotan egongo da ikusgai aipatu pelikula.

"Javier Triasek zuzendutako bereizmen handiko hamabi kamerek gau hartan bizitako guztia jaso zuten. Soinuari dagokionez, Manuel Colmenero arduratu zen, berriro ere, nahasketa eta masterizazio lanak egiteaz. Guztira, ia bi orduko kontzertua eskaini zuten orduan", diote prentsa-oharrean.

Bestalde, pelikula zinema-aretoetara iritsi ostean, hurrengo egunean, hain zuzen, bi CD eta liburua argitaratuko dituzte. Proiektu horretan kontzertuaren grabazio osoa jasoko dute.

Esan bezala, filma Espainiako Estatuko hainbat zinematan egongo da ikusgai. Euskal Herrian, ordea, Bilbon bakarrik emango dute: abenduaren 3tik aurrera, Zubiarten.

"560">