Albisteak

Musikarien erantzuna

Foo Fightersek bertan behera utzi du bira, Parisko atentatuen ondorioz

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

U2k, Coldplayk, Motörheadek, Princek eta Marilyn Mansonek ere elkartasuna adierazi diete Parisko atentatuetan hildakoei.

Musika mundua gelditu egin da ostiralean Parisen izandako atentatuak gaitzesteko. Prince artista estatubatuarrak, adibidez, Europako kontzertu-bira atzeratzea erabaki du. Azaroaren 24an zen hastekoa aipatu musikariaren bira, eta Frantzian, Belgikan, Espainian, Erresuma Batuan eta Suitzan zituen hitzorduak hurrengo hilabeteetan.

Halaber, U2 taldeak bertan behera utzi zituen asteburuan Parisen iragarritako bi emanaldiak. Nahiz eta kontzerturik ez eman, taldekideak Frantziako hiriburuan izan ziren, eta Bataclan aretora joan ziren biktimei omenaldi txiki bat egiteko.

Bestalde, Foo Fightersek erabaki du bertan behera uztea bira bukatzeko gelditzen zitzaizkion lau zuzenekoak. Dave Groghlek zuzendutako taldeak kontzertua zeukan gaur bertan Parisen. Gainera, asteartean Lyonen aritu behar ziren, eta ostegunean, Bartzelonan.

Coldplay taldeak keinu berezia egin die Parisko biktimei. Izan ere, disko berriko kantuak aurkeztu beharrean, Frantziari eskainitako kontzertu akustiko laburra eman zuen Los Angelesen. Besteak beste, John Lennonen "Imagine" abestia jo zuten taula gainean.

Aipatutakoak ez ezik, Motörhead, Marilyn Manson eta Mercury Rev dira elkartasuna adierazi eta oraingoz agertokietara ez ateratzea erabaki duten taldeetako batzuk.

deetako batzuk.