Albisteak

Urtarrilak 2, Kafe Antzokian

Gatibuk Bilbon emango duen kontzerturako sarrerak, agortuta

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Urtarrilaren 2an Bizkaiko hiriburuko Kafe Antzokiko oholtza harrapatuko dute gernikarrek.

Aspaldi iragarri genuenez, datorren urte hasieran, urtarrilaren 2an, zehazki, Gatibu taldea Bilboko Kafe Antzokian izango da. Euritan dantzan diskoko kantuak besapean hartuta iritsiko dira Bizkaiko hiriburura gernikarrak, eta, dirudienez, lepo beteta egongo da antzokia. Izan ere, Kafe Antzokiko iturriek gaur bertan jakinarazi dutenez, agortu egin dira aipatu zuzenekorako sarrera guztiak.

Nolanahi dela, Gatibuk zuzeneko gehiago izango ditu azaroa eta urtarrila bitartean. Azaroaren 27an, esaterako, L'Hospitalet de Llobregaten arituko dira, eta apirilean Viña Rock jaialdian joko dutela jakinarazi zuten duela aste batzuk.

Bilboko kontzertua

22:30ean hasiko da emanaldia, baina 22:00etarako irekiko dituzte Kafe Antzokiko ateak.

ntzokiko ateak.