Albisteak

Bilduma

25 abestirekin ospatuko du GOR zigiluak 25. urtemuga

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Urtz, Skalariak, Txapelpunk, Su Ta Gar, Katamalo, Kerobia, Berri Txarrak, Hesian, Bizardunak, Vendetta, Marea eta Doctor Deseo taldeen kantuak jaso dituzte bilduman.

2016an 25 urte beteko ditu GOR zigiluak, eta mende laurdena ospatze aldera, bilduma argitaratuko du. Hala bada, 1991tik 2015era GORen parte izan diren euskarazko 25 kantu eta gaztelaniazko 25 abesti jasoko ditu bildumak; urteko, abesti bat.

Horietako asko kantu ezagunak dira, beste batzuk ez hainbeste. Dena den, helburua da 25 urtetan musikak estilo askotariko abestiak eman dituela erakustea. Gainera, gaur egun rock musikaren gailurrean dauden talde askoren hasierako grabazioak bildu dituzte.

GOReko iturriek esan dutenez, nekeza izan da aukeraketa egitea, zaila izan zaielako nahi zituzten talde guztiak sartzea. Izan ere, guztira, 250 disko inguru argitaratu ditu aipatu zigiluak.

Besteak beste, Balerdi Balerdi, Urtz, Koma, Hemendik At, Skalariak, Txapelpunk, Su Ta Gar, Katamalo, Kerobia, Berri Txarrak, Hesian, Bizardunak, Vendetta, Marea, Doctor Deseo, Altxatu eta Leihotikan taldeen onena jaso dute bilduman.