Albisteak

Bira

Sarrera guztiak agortuta iritsiko da Belako Bilboko Kafe Antzokira

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Perro eta Yellow Big Machine izango dira gaurko kontzertuko talde gonbidatuak.

Gaur helduko da Belako taldea Bizkaiko hiriburuko Kafe Antzokira, eta, aste honetan iragarri dutenez, dagoeneko agortu dira aipatu emanaldirako sarrerak. Perro eta Yellow Big Machine izango dira talde gonbidatuak.

21:30erako izango zabalik egongo dira Antzokiko ateak; kontzertuak, ostera, ordu erdi geroago hasiko dira.

Nahiz eta oraindik ez duten Hamen lan berria argitaratu, azkenaldian agertokitik jaitsi gabe dabiltza mungiarrak. Gainera, Bizkaiko hiriburukoaren ostean, gutxienez beste bi zuzeneko emango dituzte urtea bukatu aurretik. Lehena, Valentzian azaroaren 28an; bigarrena, berriz, Madrilen, abenduaren 4an.

Disko berria

Aspaldi iragarri genuen bezala, atzerapenarekin dator estudioko lan berria. Hasiera batean, azaroan kaleratu nahi zuten diskoa, baina urtarrilaren 22ra atzeratu dute, Mexikoko eta AEBko merkatuetara zabaldu nahi dutelako.