Albisteak

Bira amaiera

Hesianek birako azken hiru kontzertuak iragarri ditu

L.Z. | EITB.EUS

Plentzian, Durangon eta Orion arituko dira abenduan, eta zuzeneko horiekin bira bukatutzat emango dute.

Hesian taldeak aurki bukatuko du kontzertu-bira. Horrela, datorren urtean material berria prestatzeko denbora izango dute.

Hain zuzen ere, abenduaren 6an emango dute azken zuzenekoa Orion. Gipuzkoako aipatu udalerria hautatu du Hesianek bira bukaerarako.

Aurretik, baina, beste bi zuzeneko iragarri dituzte. Alde batetik, abenduaren 3an emanaldi akustikoa dute aurreikusita Plentzian. Pie Aretoan izango da kontzertua, 19:00etan.

Bestetik, abenduaren 5ean Durangoko Azoka dela eta, Ahotsenea gunea bisitatuko dute, non ordu erdiko saio laburra emango duten. 13:30ean igoko dira oholtza gainera Hesian taldekoak.