Albisteak

Musika, Euskal Herrian

Hiriburuetako kontzertuak, asteburuko agendan nabarmenena

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Vendetta, Ze Esatek!, Sorkun eta Zea Mays arituko dira asteburuan Euskal Herrian.

LARUNBATA

Izar & Star zikloak larunbatean ere izango du lekua. Kasu honetan, Brothersek Ray Charlesen abestiak taularatuko ditu, eta A Contra Bluesek Jimi Hendrixen abestiak moldatuko ditu. Hori guztia Bilboko Kafe Antzokian izango da.

Bilbon bertan, Vendettak hartuko du protagonismoa. Talde nafarrak birako azken kontzertua emango du StageLive aretoan.

Eta Bizkaitik mugitu barik, Kraussk eta Anestesia taldeek Ondarroan emango duten zuzenekoarekin egingo dugu topo.

Bestalde, Dos Tenores Defen bisita jasoko du Donostiak, eta Revolta Permanent eta 2zio taldeena, Tolosak. Sorkunek eta Zea Maysek, berriz, Iruñea harrapatuko dute.

Amaitzeko, Gure Bazterrak Fest jaialdia egingo dute Orion, Joe La Reina, Joseba B. Lenoir Gang eta beste hainbat artistarekin.

IGANDEA

Lou Topet & Harkaitz Cano eta Oso Fan arduratuko dira Azpeitia musikaz janzteaz, igandean.

Asteburuko azken hitzordua Donostian dugu. Gorka Urbizu bilakatuko da Garoa Kultur Labeko protagonista.