Albisteak

Abesti berriak

Euskal doinuz jantzitako kantu-zerrenda, Gaztean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Esne Beltza, Rural Zombies, Skakeitan eta Keu Agirretxea entzungo dituzue gaurtik aurrera, Gaztean.

Lau euskal artista ageri dira aste honetan Gazteako zerrendan. Durangoko Azoka datorrenez, euskal taldeak buru-belarri dabiltza euren diskoei azken ukituak ematen. Bitartean, kantu berriak aurkeztu dituzte horietako askok.

Esne Beltzak El Canijo de Jerez eta Ruben Sierrarekin grabatutako "Sueños de Color", adibidez, Gaztean entzungo duzue gaurtik aurrera. Gainera, Skakeitan eta Rural Zombies taldeen abesti berriak estreinatuko ditugu, eta Keu Agirretxearen "Darwin" ere sartu da zerrendan.

Bestalde, Major Lazer eta Fleur East arduratutako dira irratia nazioarteko musikarekin janzteaz.

Ohi bezala, dance musikari ere gordeko diogu dagokion tokia. Alex Gaudino, Gelab eta Steve Aokirekin egingo dute dantza entzuleek.

Piztu irratia eta entzun Gaztea!