Albisteak

Aste honetan

Adele eta 'Hello' kanta, hirugarren astez, 'Top Gaztea'ren gorenean

eitb.eus

Ken Zazpi taldea eta 'Zuhaitz Adorlatuak' kanta bigarren tokian daude aste honetan ere, eta R. City Ft. Adam Levine artistak hirugarrenean jarraitzen dute, 'Locked Away'rekin, beste zortzi egunez.

Adele abeslariak eta 'Hello' kantak lortu dute hirugarren astez 'Top Gaztea'ko lehenengo postua. Ken Zazpi taldeak eta 'Zuhaitz Adorlatuak' abestiak, berriz, bigarren postuan jarraitzen dute asteon ere, eta R. City Ft. Adam Levine artistak, 'Locked Away' abestiarekin, hirugarrenean. Zerrendako lehen hiru tokiak, beraz, berdin geratzen dira, behintzat, abenduaren 5era arte.

Sigalak laugarrenjarraitzen du asteon, 'Easy Love' abestiarekin, eta, atzetik, Macklemore eta Ryan Lewis-en 'Downtown', bostgarrenean.

Ed Sheeran-en 'Photograph' seigarren da beste zortzi egunetarako behintzat, eta Charlie Puth ft. Meghan Trainor-en 'Marvin Gaye', zazpigarren.

Bederatzigarrenetik gora eginez, zortzigarren tokia lortu du Enkore taldeak, 'Bihotz ezkutua' kantarekin, eta Naughty Boy ft. Beyonce and Arrow Benjamin eta 'Runnin' (Lose it all) kanta bederatzigarren postuan da.

Eta, amaitzeko, Coldplay-ren 'Adventure of a Lifetime' kantak hamargarreneraino egin du salto.

 

Ondorengo artistak eta abestiak daude atzeragoko postuetan:

11. Ellie Goulding: 'Oh My Mind'

12. Peiremans +: 'Bemidji'

13. Yall Ft. Gabriela Richardson: 'Hundred Miles'

14. Shawn Mendes: 'Stitches'

15. Drake: 'Hotline bling'

16. Ariana Grande: 'Focus'

17. Calvin Harris & Disciples: 'How Deep Is Your Love'

18. Izaki Gardenak: 'Hibernazioa'

19. Avicii: 'For A Better Day'

20. Berri Txarrak: 'Hitzen oinarri ahula'

21. Robin Schulz ft Francesco Yates: 'Sugar'

22. David Guetta & Showtek Ft. Magic! & Sonny Wilson: 'Sun Goes Down'

23. Seiurte: 'Txernobil'

24. Lost Frequencies ft J Devy: 'Reality'

25. Justin Bieber: 'What Do You Mean'

26. The Weeknd: 'Can't Feel My Face'

 

Amaitzeko, zerrendagaiei dagokienez, hauek ditugu aste honetan:

-Justin Bieber: 'Sorry'

-The Weeknd - 'The Hills'