Albisteak

2015eko zerrenda

Zein dira 2015ean Youtuben gehien ikusi diren bideoklipak?

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Urteko hamar bideoklip ikusienen zerrenda argitaratu du Youtubek.

Interneteko bideo plataformek urte oparoa izan dute 2015ean, batez ere, Instagramek, Vinek eta Youtubek. Azken horrek, urtero bezala, musika-bideo ikusienen zerrenda argitaratu du.

Hala, 2015ean zehar, Wiz Khalifaren "See you again" izan da bideorik ikusiena; hain zuzen ere, 1.247 milioi ikustaldi lortu ditu urte bakarrean. Bigarren postuan, berriz, Maroon 5 taldearen "Sugar" kokatu da, 916 milioi bisitarekin.

Major Lazerrek eta DJ Snakek grabatutako "Lean on" bideoa dago horren atzetik (889 milioi ikustaldi), eta Ellie Goulding da laugarrena zerrendan (850 milioi ikustaldi).

Adele abeslariak izandako arrakasta da nabarmengarriena. Izan ere, "Hello" kantuaren bideoklipa duela aste gutxi kaleratu bazuen ere, 675 milioi pertsonak ikusi dute jada.

Hurrengo hiru postuetan, Taylor Swiften "Bad Blood" (662 milioi bisita), David Guettaren "Hey Mamma" (509 milioi) eta Fifth Harmony (485 milioi) sailkatu dira.

Bukatzeko, Siaren "Elastic Heart" eta Silentoren "Watch me" dira 2015eko hamar bideo ikusienen zerrenda ixten duten bideoklipak.