Albisteak

Otsailaren 27an, Durangon

Vendetta, Hesian eta McOnak, 40 Minutu Rockeko aurreneko gonbidatuak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Durangon otsailaren 27an egingo duten jaialdirako hiru iragarpen egin dituzte. Dena den, oraindik ere, hainbat talderen zuzenekoak baieztatu behar dituzte.

Bideoak (1)

Otsailaren 27an hartuko du Durangoko 40 Minutu Rock jaialdiaren edizio berri bat, eta urtero bezala talde garrantzitsuak igoko dira Landakon jarriko duten agertokira.

Aurten, Hesian taldeari egokitu zaio jaialdiaren abestia egitea. Gauzak horrela, aipatu abestia aurkezten, eta taldearen kantu mitikoenak taularatzen izango dira sakanarrak.

Horretaz gainera, duela ordu batzuk eman dute jakitera, Vendetta ere Durangon arituko dela. Bi zuzeneko horiek McOnak talde lekeitiarraren emanaldiari gehitu behar zaizkie. Azken horrek Galarrena diskoko kantuak eramango ditu 40 Minutu Rock jaialdira.