Albisteak

Otsailaren 10ean, Arriagan

Laboaren omenezko kontzertu 'elektronikoa', Bilbon, Deloreanen eskutik

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Otsailean, Arriaga Antzokian arituko dira zarauztarrak Mikel Laboari gorazarre egiteko.

  • delorean

    delorean

Ezer gutxi dakigu gaur-gaurkoz Deloreanen disko berriari buruz, baina zarauztarrek aspaldi iragarri zutenez, aurten iritsiko da taldearen lan berria.

Horrekin, sei izango dira Deloreanek argitaratutako lanak. Orain arte, Silhouettes (2001), Delorean (2004), Into the Plateau (2006), Subiza (2010) eta Apar (2013) proiektuak aurkeztu dituzte, eta, gosegarri gisa, laster iritsiko den diskoaren "Crystal" aurrerapen-kantua ere estreinatu zuten iaz.

Esan bezala, oraindik ez dute kaleratze-datarik zehaztu, dena den, bi kontzertu baieztatu dituzte. Alde batetik, FIB jaialdian arituko direla jakin genuen duela gutxi. Bestetik, aspaldi aurreratu zuten Bilboko Arriaga Antzokian izango direla otsailaren 10ean, Mikel Laboari omenaldi elektronikoa egiteko. Hala, abeslari donostiarraren abestiak taularatuko dituzte, betiere, zarauztarren musika-estiloari eutsiz.

2014an, aipatu hitzorduaren abesti gutxi batzuk jo zituzten Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Laboaren ahotsa eta Deloreanen doinu elektronikoak uztartuz.