Albisteak

Lan berria

Grises taldearen disko berria martxoan helduko da

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Zestoarrek eman dituzte dagoeneko lan berriaren gaineko zenbait xehetasun.

Grises taldeak 2014an argitaratu zuen Animal, orain arteko azken diskoa, baina dagoeneko prest dute estudioko lan berria. Izarraitz mendigunean kokatutako mendi baten izena aukeratu dute izenburu gisa: Erlo.

Esan bezala, taldearen estudioko laugarren diskoa izango dena martxoan iritsiko da; hilaren 11n, hain zuzen, eta elektropop musika oinarri duten hainbat pilulen bilduma izango omen da.

Eñaut Gaztañagak eta Alejandro Orbegozok ekoitzi dituzte abestiak. Nahasketa-lanak, berriz, Londresen egin dituzte, John Daviden eskutik (U2, New Order, Foals, Blur, Lana del Rey eta Haim.

Oraingoz, ez dute bira nondik igaroko den argitu, baina jakina da, besteak beste, SanSan Festival jaialdian arituko direla.

grises diskoa

width="376" />