Albisteak

Disko berria

Capsularen 'Santa Rosa' lan berria apirilean helduko da

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Gaztelupeko Hotsak eta Vicious Circle diskoetxeen eskutik eta hainbat formatutan iritsiko da disko berria.

Capsula taldea azken ukituak ematen dabil estudioko hamaikagarren diskoa izango denari. Santa Rosa izenburupean argitaratuko duten lan horrek rock and roll, new wave, psikodelia eta erritmo latindarrak uztartuko ditu.

Gaztelupeko Hotsak eta Vicious Circle diskoetxeen eskutik iritsiko da aipatu proiektua, eta, apirilaren 24rako aurreikusi dute argitalpena. Egun horretatik aurrera, formatu digitala ez ezik, biniloa eta CDa ere egongo dira eskuragarri.

Aurrerapen gisa "Dali's Face" bideoa estreinatu zuten duela hilabete pasatxo. Aste batzuk geroago, martxoan abiatuko duten bira ere aurkeztu dute. Hilabete horretan AEBtik ibiliko dira, agertokiz agertoki. Apirilean, ostera, Europa harrapatuko dute; tartean, Euskal Herrian ere izango dira. Hain zuzen ere, bi zuzeneko iragarri dituzte hemen: apirilaren 9an, Biarritzen, eta hilaren 15ean, Bilboko Kafe Antzokian.

Kafe Antzokian.