Albisteak

Otsailaren 12an, kalean

Iristear da Audiencen 'Jai Alai Blues' dokumentalaren soinu-banda

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Gernikarrek otsailaren 12an argitaratuko dute proiektua, eta aurki agertoki gainera igoko dira, kantu berriak aurkeztera.

  • Audience Jai Alai Blues

    Audience Jai Alai Blues

Audiencek datorren astean argitaratuko du Jai Alai Blues dokumentalaren soinu-banda. Hasiera batean, formatu digitalean soilik zeuden eskuragarri abestiak, baina, otsailaren 12tik aurrera, talde gernikarraren jarraitzaileek plataforma eta denda digitaletan eskuratu ahal izango dute proiektua.

Gorka Bilbaok zuzendu eta Berde Produkzioak ekoitzi du pelikula. Bertan islatzen da enpresariek, mende hasieratik, nola sustatu duten aipatu kirola, zesta-puntaren arrakastaz eta apustuez baliatuta.

Besteak beste, Egipto, Txina, Filipinak, Kuba, Mexiko eta AEBak dira Jai Alai filmaren agertoki. Izan ere, zesta-punta arrakastaz iritsi da urteen joan-etorrian herrialde horietara, non pilotariak artistatzat izan dituzten.

Ildo horretan, Audiencek egoera ezberdinetara moldatu behar izan du bere musika: arrakastak, porrotak, tentsioa, lasaitasuna, kirolaren mundua eta horrek dakarren negozioa… Hala, kontrastez betetako soinu-banda osatu du.

Aurreikusitakoaren arabera, aurki hasiko dira Audience Plays Jai Alai Blues ikuskizuna zuzenean aurkezten.