Albisteak

Egitaraua

Zein da Tolosako Inauteriek dakarten musika eskaintza?

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Egurra eta Kitto, Bi Bala, Ze Esatek!, Dj Bull eta Bad Sound System arituko dira gaurtik asteartera arte, Tolosan.

Abian dira jada Tolosako Inauteriak, eta datorren asteartera arte festa-giroa nagusituko da Gipuzkoako aipatu udalerrian.

Jaiak ez ezik, musikak ere izango du lekurik han. Hori horrela, egunero gutxienez bi talde igoko dira txosnen gunean Inauterietarako propio jarritako agertokira.

Hasteko, Sangre de Mono, Egurra eta Kitto eta DJ Jotatxo arduratuko dira lehenengo eguna girotzeaz. Bihar, berriz, Atila y los Unos eta Little Martin Selektah taldeen txanda izango da.

Larunbatean, Bi Bala, Ze Esatek! eta Guri 5 arituko dira, eta igandean, Laket, Zesuma, Ahuntzape eta DJ Bull.

Bukatzeko, astelehenean, Konbenio del Metal, Ingo Al Deu? eta Bad Sound System dira Inauterietako egitaraua itxiko dutenak.

itxiko dutenak.

itxiko dutenak.