Albisteak

Jaialdia

Fermin Muguruza Bartzelonako Cruilla jaialdian arituko da, uztailean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Alabama Shakes, Ana Tijoux, Damien Rice, Zoo eta Vetusta Morla ere izango dira uztailaren 8tik 10era Bartzelonan.

Iragarpen berriak egin ditu Bartzelonako Cruilla jaialdiak, besteak beste, Fermin Muguruza & New Orleans Basque Orkestraena. Halaber, Alabama Shakes, Ana Tijoux, Damien Rice, Zoo eta Vetusta Morla taldeak aipatu jaialdian arituko direla aurreratu dute.

Zazpigarren edizioa uztailaren 8tik 10era egingo dute, anatolatzaileek gaur jakinarazi dutenez.

Orain arte beste hainbat artista zeuden iragarrita: Enrique Bunbury, Love of Lesbian eta 091, kasu. Estilo guztietako musika hautatu dute, horrenbestez, oraingo honetan, antolatzaileen esanetan, kalitatea bilatzen duen festibala delako. Horregatik, ez du musika-estilo jakin baten aldeko apustua egiten.

Oraindik itxi gabe dago aurtengo edizioko kartela.