Albisteak

Estreinaldiak

Coldplay, WAS eta Izaki Gardenak, Gazteako nobedadeen artean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Zayn eta Hozten ere sartu dira zerrendan. Estilo askotariko kantuak entzungo dituzte, hortaz, gaurtik aurrera Gaztean.

Abesti berriekin jantzi da Gaztea Irratia. Denetariko musika entzuteko aukera izango duzue, beraz, irratia piztuz gero.

Aste honetako nobedadeen artean sartu dira, besteak beste, Coldplayk eta Beyoncek elkarrekin abestu duten "Hymn For The Weekend" abestia, baita Zaynen "Pillowtalk" kantua ere.

Zerrendan, halaber, euskal musikari gorde diogu lekua. Hala, Izaki Gardenaken "Horma eta Haizea", WASen "Irrintzi", Hoztenen "Eguzkia" eta Guda Dantzanen "William Wilson" entzugo dituzue.

Nazioartera begira, beste zenbait artista ere gerturatu dira gurera: G-Eazy, Dawin, DNCE eta Danny L Hare, adibidez.

Bukatzeko, aipatzekoa da doinu dantzagarrien artean Aluna George eta R3han nagusituko direla.

Piztu irratia eta Inauterietan ere dantzatu gurekin!