Itxi

Musika

Uztailean, Lekornen

EHZ Festibala jaialdiak aurtengo edizioko kartela aurkeztu du

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Uztailaren 1etik 3ra egingo dute Lekornen EHZ Festibala jaialdiaren hogeita batgarren edizioa.

  • EHZ 2016 kartela

    EHZ 2016 kartela

Udako musika-jaialdiak geroz eta hurbilago daude, eta Azkena Rock, Big Festival, Mundaka Festival, Bilbao BBK Live edota EHZ Festibala abiatzeko oraindik hilabete batzuk falta badira ere, dagoeneko hasi gara gure artean festa-giroa sumatzen.

EHZ Festibala jaialdiko antolatzaileek, esaterako, aurtengo edizioko afixa aurkeztu dute gaur, eta, aurreikusitakoaren arabera, aurki hasiko dira egitaraua iragartzen. Jakina da, jada, uztailaren 1etik 3ra egingo dutela festibala, Lekornen.

Oraindik, ordea, ezer gutxi dakigu han arituko diren taldeen inguruan, baina aurreko edizioetako egitaraua ikusita, litekeena da oraingo honetan ere punta-puntako taldeak gonbidatzea bertara.

Iaz, adibidez, hogeigarren urteurrenean, besteak beste, Tania de Sousa, Berri Txarrak, Deluxe, Skakeitan, Anestesia eta Boris Brejcha igo ziren oholtzara.