Itxi

Musika

Larunbatean, Iruñerrian

Kop, Kaotiko, Arkada Social eta Mc Onak, Aztnugal Rock jaialdian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Larunbatean egingo dute jaialdia, Burlatan.

  • mconak taldea

    mconak taldea

Larunbatean Aztnugal Rock jaialdia hartuko du Iruñerriak, eta, kartelean ikus daitekeenez, talde ezagunak igaroko dira oholtza gainetik egun horretan.

Hasiera batean zehaztu gabe zegoen zein udalerritan egingo zuten jaialdia, baina aspaldi iragarri zituzten bertan arituko diren taldeen izenak: Kop, Kaotiko, Arkada Social, Mc Onak eta Tximeleta. Gainera, DJ Jotatxo ere arituko da jaialdian. Hori guztia 19:30etik aurrera izango da, Burlatako Askatasuna frontoian.

Sarrerak

12 euroan izango dituzte eskuragarri jaialdirako sarrerak aurretik erosten dituztenek, eta 15 euroren truke eskuratu ahal izango dira jaialdia izango den egunean bertan, txarteldegian.