Albisteak

Iragarpena

Belakoren zuzenekoa iragarri dute Territorios Sevilla jaialdirako

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Mungiarrak Sevillan arituko dira maiatzaren 20an eta 21ean egingo duten jaialdian.

Maiatzaren 20an eta 21ean Sevillan egingo duten Territorios Sevilla jaialdiak hainbat talderen zuzenekoak iragarri ditu gaur.

Hala, 19. edizioan, pop eta rock doinuen aldeko apustua egin dute antolatzaileek. Gainera, hiP-hop doinuek ere izango dute lekurik han.

Hain zuzen ere, The Horrors, Milky Chance, Peter Bjorn & John, Sex Museum eta Angel Stanichen dira gaur aurreratutako emanaldiak. Horiek gutxi ez eta, euskal talde baten kontzertua ere baieztatu dute: Belako taldearena.

Horiek guztiak orain arte kartela osatzen zutenei gehitu zaizkie: The Wombats, Tindersticks, Neuman, Pájaro, Corizonas, El Guincho, Rat Boy, The New Raemon…