Albisteak

Abesti berriak

Peiremans eta Keu Agirretxea jaun eta jabe, Gazteako kantu-zerrendan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Gainera, besteak beste, Charlie Puthen, Kostroken, Auroraren eta Dj Freshen berriena entzungo duzue Gaztean.

  • Argazkia: Tom Hagen

    Argazkia: Tom Hagen

Estreinaldiz lepo dator berriro ere astea. Gazteako kantuen zerrendan bi euskal nobedade dira nagusi: alde batetik, Peiremans+ taldearen "Radiomaria"; bestetik, Keu Agirretxeak Depedrorekin batera grabatutako "Bila".

Dena den, nazioarteko musikari ere gordeko diogu lekua. Hala, Charlie Puth, Kostrok, Aurora, Dj Fresh, Hardwell eta Eva Simons artistak gogotsu iritsiko dira Gaztea Irratira.

Denetariko musika entzuteko aukera izango duzue, hortaz, hurrengo egunetan. Izan ere, doinu dantzagarriek ere izango dute tartea, Ritonen, Baby Kren eta Jam Blomquisten eskutik.

Ez izan zalantzarik, piztu irratia eta eman bolumena Gazteari!